Idaztea
Zurekin naiz konparatzen eta zurekin ere bateratzen. Idaztea askotan bizikiro amestea baita eta beste askotan berriz, ametsa ez den hori, errealitate gordina den hori islatzea baita. Baina guztiz ere, idazmena eta honen sormena urrunari so dagoen leiho irekia litzateke, erreala den eta ez den horri so dagoen leiho irekia. Zuk diozun bezalaxe, jolaserako beste modu bat da.
Beharbada letrekin jolasten dugunok errealitatea beste era batera ikusten dugu edota agian ez dugu errealitate hori ikusi ere egiten, moldatu egiten dugulako eta geure hitzekin, zer ikusirik ez duen barne errealitate bat sortzen dugulako.
Hitz jarioa berezkoa dela sinisten dut itsu-itsuan, berezkoa den zerbait existitzen den sinismenean behintzat. Lapitzak orri zuriaren gainean idazterakoan egiten duen soinu berezi horrek inspiratzen nau askotan. Gaueko ordu bakartiek ere horretan laguntzen didate, nahiz eta askotan zentzugabeko paragrafo solte hutsak besterik ez izan.
Hala eta guztiz ere, nik, zuk ez bezala, ez dute testua berriz ere irakurtzen. Ezta nahi ere. Bertan behera lapitza utzi eta idazmahaiko kaxoiaren bazter batean botatzen dut iunolako baliorik ez duen paper zimurtu bat balitz bezala, paper hori inoiz idatzi izan ez banu bezala.. Beharbada beldur naizelako edota neuk idatzitako hori, berriro irakurtzeak lotsa ematen didalako. Jakin ez dakit zein den arrazoia. Gauza da idaztea gustatzen zaidala; txarto edo ondo egiten dudan, hori aparteko zera da. Barne hustuketara eramaten nauen idazkera gustuko dut eta nolanahi, edonora daramadan bloka soinean dut orain ere, tarteka zirriborroren bat egin, edozein tontakeria idatzi edota soil-soilik neure barne gora-behera nonbait isla ditzakeedala jakiteko.
Bakardadean izkiriaturiko hitzak
Bakardadea subjetiboa da, edo behintzat, subjetibotasun horren barnean ikustea gustatuko litzaidake. Bakardadea ona ez dela diote batzuek baina ez diet ulertzen, edo beharbada ez diet ulertu nahi ere. Nik berriz gustukoa dut oso, gau bakartiak batez ere, Edith Piafen soinuren baten menpe, kaleko argi horixkek logela xumeki argitzen dutelarik. Zu berriz, gelaren erdian dagoen butaka edo “chaise-long” delakoan etzunda, amak oparitutako koadrotxo gorridun mantak eztaltzen zaituelarik, goxoki, inoren beharrik gabe sentitzen zarelarik, baina hala ere, beti bezala, ahul, benetakoa den mundu horri aurre egin ahal izateko indargabe. Galderaka ari zatzaiozu kaskari, erantzunik ematen ez dizularik, arrazoi logikorik ez daukan bakardade sozialean bizi zarelako, zokoratutra. Bizitza baliozko egiten duten zer gabe aurkitzen zara; hala ere, pozarren, zeure buruaren jabe zarela somatzen duzu, izan ere sarritan, ametsak amets, zu zeu zara konfiantza eman diezaiokezun pertsona soila.
-
Archivos
- mayo 2011 (1)
- junio 2010 (1)
- abril 2010 (1)
- enero 2010 (5)
- diciembre 2009 (1)
- noviembre 2009 (3)
- octubre 2009 (2)
- agosto 2008 (2)
- julio 2008 (2)
- mayo 2008 (2)
- abril 2008 (6)
- enero 2008 (6)
-
Categorías
-
RSS
RSS de las entradas
RSS de los Comentarios